Jira

Supituki

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Zahartzen ari gara. Lagunak irudikatzen ditut, inbidia ematen didate, badute zeregin bat, euren beharrean dira txikiak, maite dituzte, izugarri maite dituzte, haientzaterreferentzia nagusia dira, ez bakarrik altzoa, ez bakarrik babesa, ez bakarrik jana, ez bakarrik loa, baita munduari buruzko ideia oinarrizko bat osatzeko behar duten erreferentzia ere, galderak egiten dituzte haurrek, xalo, azkar, argi, eta gurasoak harrotu egiten dira, zorionak barrenak epeltzen dizkie, haurrak azkarrak dira, derrepente hasten dira galdera egokiak egiten, konturatzerako badakite ironia erabiltzen, mundua jango dute hauek, gu ere saiatu ginen, esaten ez direnak nora joaten dira, eta haurraren galderari erantzuten saiatzen dira, ondo erantzuten saiatzen dira, mundua sinplifikatu beharra dago bat-batean, ona eta txarra bereizi, garbi izan, azkar esan, seguru, inbidia ematen didate, badute euren bizitza joana zeini kontatua, oroimenaren eta ahazmenaren artean edertua, haurtzaro urrun hura, gaztaro aldrebes hartatik gorde eta esan daitekeena, badute mundua azaltzen saiatzeko aukera. Eta bakoitzak bere bizitzarekin egingo du tupust, supituki, eta bere munduarekin. Franco hil zen urtean jaio nintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.