Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ukabilekin

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Edozein liburutan biziko nintzateke. Egin dut lehen ere: urte luzez bizi izan nintzen liburuetan, ezin izan diot erabat utzi oraino; neure bizitza bera baino askozaz sinesgarriagoak egiten zaizkit. Batez ere, askoz hobeto kontatuta daude. Nik ez daukat talenturik, zeini esan behar diot, taberna zuloan eserita, oraindik berandu denean, azken zigarro bustiaren ke lodia sabairainoko arabeskoak marrazten ari den bitartean, eta kanpoan txori kantuak, eguzkia gogor, zeini esan behar diot, nire emazteak Flora zuen izena, hori liburuetarako ondo dago, baina hemen, taberna zulo honetan, hitzik gabe mintzo da jendea, begiekin, hankekin, ukabilekin, irribarre okerrarekin, ipurdiarekin, hanka-joko bizkorrarekin, gorputzarekin mintzo da jendea hemen, hitzetara ekarri ezindako mina daramate erraietan, eta nik zeini esan behar diot, nire emazteak Flora zuen izena, hura hiltzeko erabaki serioa, kamisoiaren behealdea gerrira jaso, neure gainean hankalatraba jarri eta, atsegin izateko intentzio nabarmenegiaz, titiburuak atximurkatu zizkidan egunean hartu nuen, zeini esan behar diot, aurreneko koman joango zaizkio begiak ipurdiren batera.

Edozein liburutan biziko nintzateke, baita neurean ere akaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.