Geu gara gurpilaren hortzak, geuk jartzen dugu martxan sistema ezinago krudel hau. Badago beste aukerarik? Badakigu urte sasoi bakoitzerako berritu behar dugun arropa egiten umeak jartzen dituztela; badakigu eskubiderik batere ez duten langileek egiten dituztela gure ordenagailu, sakelako eta osterantzekoak, baldintza eskasetan eta lanegun luzeetan; badakigu meatze zikinetan kutsatzen direla gazteak guk behar dugun litioa ateratzen; badakigu baina ahaztu egiten dugu, bestela ez dago bizitzerik. Geu ere hortzak gara, hortzaka egiten dugu.
Costa-Gavrasen Z filmeko erakunde parapoliziala ideologia ultraeskuindar baten inguruan dago eratua, baina eguneroko logistika kontuetan beste faktore batzuek hartzen dute indarra; piku-saltzailea postuaren lizentziarekin estutzen du polizia-buruak, esate baterako, eta diputatua hiltzeko enkargua onartzen duena bere miseriaren luzeak gogaituta daukan garraiolaria da.
Gehienon bizitzak deus balio ez duen gizarte batean bizi gara, asko eta askoren bizi ezinak batere axola ez duen gizarte batean. Logika erraza da ulertzen: inori ez bazaio axola nire miseria, niri ere ez zait inporta inoren bizitza. Eta diru truke hiltzen du. Ez dauka ezer galtzeko.
Jira
Zauria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu