Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Zigilua

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Gero dena ederra da. Terrazan harrapatu gaitu ilunak. Nazionalismoari buruz hitz egin dugu, indarra hartzen ari dela, Etxeparek ez duela besterik egiten, kanpoan saltzeko modukoa ikusten duenari euskal labela jarri, euskal edozer eraman munduko bazterretara zigilua jarrita, eta geroz eta gehiago direla kanpoan salgarriak izateko jaiotzen diren lanak, kanpoan saltzekoak alegia, erraz irensteko moduko hizkuntza ari dela gailentzen, gauza errazak, arazoa eta gatazka saihesten dutenak, euskal aire batekin, ukitu exotiko batekin munduan zehar erakusteko modukoak.

Gero dena ederra da. Munduak Euskal Herria izena hartzen duen leku honetan ezagutza eza eta ezjakintasuna da nagusi, marketin kanpaina baterako beharrezko peoiak bihurtu dira idazleak, musikariak, zinemagileak, artistak. Baina gero ez dakigu zer egin kulturan, ez dakigu zer egin kulturarekin. Zertarako balio duen ere ez, ezta zertarako nahi dugun ere. Nazioari itxura polita emateko besterik ez, zelofana jartzeko.

Gero dena ederra da. Ilunpean egin dut autopistara; bestaldetik datozen ibilgailuek kendu egiten dituzte argi luzeak, nik ere bai, ezin dut burutik kendu aitortu diodana: ziniko bihurtzeak ematen dit beldurrik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.