Jira

Zurian beltz

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Itxia da behelainoa hemen, ez da ezer ikusten atzean, herria utzi nuen atzean, haurtzaroa, oroitzapenak berritzen ditut ibaiari begira orain, han ere bazen erreka bat, jauzi eta igeri egiten genuen, batek alde egin zuen, besteoi gogoa sartu zitzaigun, hemen ondo bizi zirela esaten ziguten, gauza ugari zutela, bazutela iturrian ura, edateko modukoa, bazutela janaria nahikoa, era guztietakoa, han ez zegoen lanik, han ez zegoen ezer, iparralde zurian jarri genuen gure itxaropen guztia, telefonoz egoten naiz noizean behin gurasoekin, ondo nagoela esaten diet, badudala lan bat, badudala etorkizun bat, baina itxia da behelainoa hemen, eta aurrean ez da ezer ikusten, lana urritzen ari da, kaxkarrenak geratzen dira guretzako, gaizki ordaintzen dute, dagoena hartzera gaude kondenatuta, baldintzak eskasak dira, mehatxu egiten digute, topatuko dugu zuen lana zeinek egina, ondo nagoela esaten diet, badudala lan bat, lasai antzean bizi naizela, baditudala lagunak, futbola ikustera joaten garela lantzean behin estadiora, tabernanjuntatzen garela bestela futbola ikustera, ez diet esaten etxerakoan beldurra sentitzen dudala.

Itxia da behelainoa hemen, baloi gorria eta beltzak ikusten diraondo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.