BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Lehenengo elurrak

Azaroaren azken astean bota zituen lehenengo elurrak. Ipar mendebaldetik sartu zen frentea eta ondorioz, ipar isurialdean metatu zen elur kantitate handiena. Ondoren antizikloia etorri zen
/ Txirios

2016-01-14 / Arkaitz Irureta

Hego haizea eta tenperatura altuak egin zituen eta hilabetean elur tantarik ere ez zuen egin, beraz, elur mantoa egonkortu egin zen. Gehiegi ere seguruenik, ipar aurpegietan izotz kapa bat egin zen eta arriskutsu jarri zen, eta horren adibide Abenduan zehar gertatu ziren istripu eta heriotzak, denak labaindu eta erortzeagatik.
Lehenengo elur hauetan hego aurpegiak eskiatzeko aprobetxatu ditugu. Eguzkia oso baju dago oraindik, eta Ipar eta Ekialdeeri begira dauden maldetan ez du eguzkiak apenas berotu, baina Hego aurpegietan udaberriko baldintza zoragarriak egon dira eskiatzeko.

Monné-ko lepora iristen

Horren adibide egin ditugun irteerak:
Azaroan Astun
Abenduko lehenengo astean Aure bailara
Hurrengo astean Peyragudeseko Mendi Eski lasterketa
Gabonen aurretik Monné eta La Bonida
eta Gabonetan Araneko haranean Baciver, Parros eta Armeros

Urte berriarekin batera elurra botatzen hasi da. Oraingoan Hego Mendebaldeko ukitua eduki du elurrak eta horrelakoetan gertatzen den bezela, elur mailak gora behera asko eduki ditu. 2200mtik gora bi metro elur baino gehiago pilatu dira, hortik behera, aldiz, euria eta elurra tartekatu dira. Momentu honetan elur kapa metro erdira ez da iristen, eta eskiak jartzeko 1700m ingurura igo behar da gutxienez.
Urte berriko elurte hauek Hego Isurialdeko mendieri egin die mesede gehiago. Ikusi behar, beraz, nola geratu diren mendiak. Ea ibilbide polit eta seguruak egiten asmatzen dugun

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather