BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Tour du Rutor mendi eskiko lasterketa

Tour du Rutor

Grande Course, edo munduko mendi eskiko lasterketa garrantzitsuenak batzen dituen zirkuituan barruan dago Tour du Rutor lasterketa. Liga honetako lasterketen artean, Pierra Menta, Mezzalama, Adamello, Altitoy, Rutor eta PDG aurkitzen dira
Lasterketako ertz bat jeisten
Lasterketako ertz bat jeisten / Stefano Jeantet/ Tour du Rutor webetik hartua

Liga honetako lasterketen artean egin gabe bi geratzen zitzaizkidan, Suitzan egiten den Patrouille des Glaciers (PDG) eta aipatutako Rutor.

PDG egiteko ez daukat gogo askorik, lasterketa militarra da, eta Suitzako Zermatt herritik ateratzen da, beraz, dirutza bat balio du izenemateak. Halere, agian urteren batean egitera animatuko naiz denak egitearren.

Orain arte Rutor egiteko aukera askorik ez dut eduki, Martxoko azken astebukaeran izan ohi delako, eta fetxa horretan lanez lepo egoten naizenez, ezin izaten dut jai hartu. Aurtengoan, apirileko lehenengo astebukaeran jokatu zen, eta joateko aukera suertatu zitzaidan Javirekin.

Lasterketari dagokionez, formatuan Pierraren antza handia dauka, 3 etapatan egiten da, egunean 2.500mtik gorako desnibel positiboak egiten dira. Pierra bezela, oso teknikoa, eta agian Pierra baino alpinoagoa izango den lasterketa da, altuera handiagoan eta glaziarrean ere ibiltzea tokatzen delako. Halere, pentsaten dut Pierrak baduela beste plus bat, adibidez, igoerak markatzen dituztenean egiten dituzten aztarnak hobeto eginak, beste teknika batekin eginak daudelako (bi hankak altuera berean eta abar). Baina hori guztiz subjetiboa da. Edozein kasutan, Grande Courseko lasterketa bat da, ikaragarria zentzu guztietan!!

Rutorreko tontorra Aosta bailaran dago, Mont Blanc-en parez pare Italiako aldean. Glaziar zabal batez inguratuta dago, 2011ko udan egin genuenean eski markak ikusi genituen, eta hona eskiekin etorri behar nintzela pentsatu nuen.
Aurten tokatu zait eskiekin joatea lasterketa egiteko aitzakian, baina eguraldi txarrak ez dit ingurua ikusten utzi, eta tontorretik ere ez ginen pasa.
Hurrengo baterako utzi beharko dugu, beraz, Rutorreko tontorra eskiekin egiteko plana eta Mont Blanc-en hego aurpegia hor goitik neguan ikusteko aukera.

Pirukeriak blogean lasteketako hiru egunen kontakizuna
1. etapa
2. eta 3. etapak

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather