Hiru Haundiak
2016-10-16 / Edu Uribe
Hiru Haundiak ( 100 km / 5075 mD+ ) mendi martxa 1987tik ospatzen da. 1996 arte urtero burutzen zen, baina ordutik aurrera bi urtean behin. Hasierako hartan 91 km izaten ziren, eta urtero martxaren norabidea aldatzen zen.
Horrela Araiatik ( Araba ) Gopegira ( Araba ) euskal mendizale askok Gorbeia ( 1481 m ), Anboto (1296 ) eta Aizkorri ( 1528 m ) egun baten bueltan ( 24 ordu ) burutzeko aukera dute.
Hiru Haundiak Gasteizko Manuel Iradier Txangolari elkarteak antolatzen dute, eta esan bezala bi urtean behin ospatzen den proba honetan beraien baliabi de guztiak ahalbideratzen ditu. Aurten 350 bolondres baino gehaigo izan dira 1300 parte hartzaileei arreta eta laguntza eskaintzeko. Mila esker!
Aurtengo txapeldunak hauek izan dira:
-Nesken podiuma:
1-Leire Martinez: 13:31
2-Arantzazu Perez de Anrenaza: 13:44
3-Aiziber Osinalde: 14:09
Mutilen podiuma:
1-Ioikin Garai: 11:18
2-Mikel Etxeberria: 11:33
3- Ander Gerrikaetxeberria: 11:34
4-Zigor Iturrieta: 11:49