BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

San Adrian elurretan

/ maite fernandez

2017-12-11 / Mikel Arrizabalaga

Lizarragako mendatean aparkatu eta Urbasa aldera zuzentzen den pista zabaletik aurrera egin dugu. Elorri zuriak gertu. Laster, pista utzi eta eskuin aldetik, xendarik gabe diagonalean mendi gandor aldera igotzen hasi gara. Gora heltzean, marrazten den xendatik gandorrean zehar aurrera egin dugu. Parez pare Beriain eta San Donato ermita eta behean, berriz, Unanu herria eta Lizarragako harana.
Gandorretik aurrera eginez, Portupekolezeko parajera heldu gara. Arku arrokatsu batek, dolina bat zeharkatzen alde batetik bestera. Bere gainetik pasa gaitezke edota ezker aldetik inguratu. Mendebaldetik ere inguratu daiteke eta horrela dolinaren hondoraino jaitsi arkuaren azpiko aldetik pasatuz. Ingurune majikoa.
Jaitsitako lekutik bidera itzuli gara eta berriro mendebalderantz jo dugu. Gandorretik gertu marrazten diren xendetatik aurrera segitu dugu Lizarraga aldera dauden ikuspegiaz gozatuz. Harri suelto asko dagoen ingurunera iritsi eta zertxobait igo dugu gandorraren ertzeraino. Ollideko tontorrera iristean, Sakanako panoramika zabala izan dugu begien aurrean. Ollide atzean utzi eta aurrerago segituz jaisten hasi gara Lizarragako mendatetik datorren pista zabalera jaitsiz. Gertu dagoen San Adrian ermitarantz zuzendu ditugu gure urratsak. Pista berriro utzi eta eskui aldetik ateratzen den bidezidor batetik ermitaren ondoraino igo gara. San Adriango ermita, airetiko ebaki batean kokaturik dago, Lizarraga herriaren gain aldetik. Parez pare Berian eta Aralar. Gertu postontziak. Leku aproposa hamaiketakoa egin eta naturaren opariez gozatzeko.
Itzulera pista zabaletik burutu dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa