BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

euskal herria

Erlabeltzeko punta eta Txindoki neguan: "Arrastrakulos" kanaletik, 200 m, M3

Hau izango al da Txindokin negu giroan gehien eskalatzen den bidea? Nik zalantzarik gabe baiezkoa erantzungo nuke.
Bidearen nondik norakoak
Bidearen nondik norakoak / Smithy

"Arrastrakulos", Txindokiko mendebaldeko horma tapizatzen duten eskalada bideetatik jaisteko erabilitako ohiko kanala da. Belar era harkaitzez estalitako kanal malkarra, kontu handiz ibili beharra dago, batez ere hezea dagoenean, izan ere, bere izenak dioen moduan, ipurdia lurretik oso gertu dugula jaitsi beharra dago bertatik ez amiltzeko. Lehorra dagoenean, eskalada erraza eginez, Erlabeltzeko punta eta Txindokiko gailurrera iristeko modu original eta ederra da. Txindoki elurtuta dagoenean aldiz, gehien eskalatzen den bidea da, ipar horman ez bezala, bertako elurra azkar eraldatzen delako.

Teknikoki zailtasun handiko kanala ez bada ere, oso dibertigarria da eta kokalekua zer esanik ez, denbora osoan Ausa Gaztelu eta Aizkorriko mendilerroa gure bizkarrean zelatari izango ditugulako.

Erlabeltzeko punta eta Txindoki arteko gandorrak kontu ibiltzea eskatuko digu, batzuetan gainean duen elurra ezegonkorra egoten baita. Elurraren kalitatearen arabera, Txindokiko gailurrera mendebaldeko gandorra bere osotasunean jarraituz edo ipar horman zeharkalditxo bat eginez iritsiko gara.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 200 metro inguru "Arrastrakulos" hasieratik Erlabeltzeko puntara.
- Zailtasuna: M3. Kanalean 65 gradu inguruko bi irtengune motz daude eta kanalaren amaieratik Txindokiren ipar-mendebaldeko gandorrera iristeko zatian III zailtasuneko pausu mistoak egiten dira. Dena den, pausu misto hauek guztiak ekidin daitezke.
- Orientazioa: Mendebaldea. Goizean itzalpean dago, nahiz eta kanalaren irteeratik Erlabeltzeko puntara doan zatian eguzkiak jo.
- Ura: Larraitzen hartu daiteke
- Hurbilketa: Elurraren gogortasunaren arabera kotxea uzten den lekutik ordubete eta laurden gutxienez beharko dugu.
- Jaitsiera: Txindokira iristen den edozein bidetik.
- Eramandako materiala: Bi piolet tekniko, kranpoiak eta kaskoa.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: "Arrastrakulos" hasieratik Erlabeltzeko puntara ordu erdi pasatxo.

Informazio, argazki eta ibilbidea deskargatu ahal izateko hemen klik egin dezakezue.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa