BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Altzürükü

/ mikel arrizabalaga

2017-12-18 / Mikel Arrizabalaga

Mauleren mendebaldean hasi eta Nafarroa Behereraino iristen den Arbailako mendikateak, ekialdetik Aphurako ibarreraino iristen da eta mendebaldetik, berriz, Oskitxeko mendateko errepidera. Oihanak estaltzen ditu Arbailako mazizoaren bi herenak. Bertan dago Europako pagadirik ederrenetarikoa, baita aberastasun geologiko eta arkeologiko ugari ere. Altuera ertaineko mendigunea basoak estaltzen du eta tontor nagusienak nekez jalgitzen dira zoru harritsu eta arrailduak (lapiaz) babesten duen pagadi iragangaitz baten erdian. Erliebea nahikoa astuna da hemen, baina kare-haitzezko eremuetako higadurak (karstikoa) modu guztiz bitxian landu du eta lekurik garrantzitsuenak ezagutzeagatik merezi du bertara igotzeak.

Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa