BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Oilarandoiko kapera

/ mikel arrizabalaga

2018-02-01 / Mikel Arrizabalaga

Bagorritik abiatu eta GR-10aren bide-seinale zurigorriak jarraituz aldapan gora jarri gara. Hasieran asfaltotik, baina berehala hau utzi eta mendiko pista zabaletik basoan eta belazeetan zehar gorantz egin dugu. Errepidera igotzean, GR 10 berriaren seinaleak ezkerrera utzi eta eskuinetik, GR 10 zaharra igotzen zen lurrezko pistatik aurrera egin dugu. Berehala errepidera atera eta bertatik bete dugu bidearen hurrengo zatia. Bihurgune batetik ateratzean, gora begiratu eta han ikusi dugu kapera. Ezker aldetik ateratzen den malda pikoari ekin diogu Oilarandoiko kaperaren ondora iritsi arte.
Talaia zoragarri honetatik dagoen ikuspegi zabala zoragarria da: Adartza, Iparla, Jara, Auza... mendiak gertu eta urrutiago Orhi, Iratiko mendiak eta hauen atzean Pirinioetako mendi garaiak. Beherantz begiratuz gero, Donibane Garaziko ibarra bere osotasunean eta Baigorri eta Irulegiko lurrak gertu.
Kapera polit honetan hamaiketakoa egin eta argazki gutxi batzuk atera eta gero, Ahartza leporantz jaisten hasi gara belardian zehar. Lepora iristean, ezker aldetik datorren GR 10 berriaren markak bilatu ditugu. Bide balizatua mendiaren magalean marrazten da eta erraz jaitsi gara errepideraino. Puntu honetan, igotzeko erabili dugun bidea jarraitu dugu herriguneraino jaisteko. Herriari itzuli txiki bat eman diogu eta besteak beste, bertako Doneztebe eliza, Etxauzko gaztelua eta zubi erromatarra ikusteko parada izan dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa