BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Troi bidea

Troi bidea

Mañastegizaharreko mea garbitokia
Mañastegizaharreko mea garbitokia / mikel arrizabalaga

2018-03-08 / Mikel Arrizabalaga

Troi bidea Mutiloako meatze esparruan barneratu eta berorren meatzaritza iragana ezagutzeko aukera bikaina da. Bidean barrena, natur ingurune oparoaren erdian eta paisaian txertatuta, meatze lanaren lekuko bikainak agertuko zaizkigu: dikeak, ikuztegiak, arrasta bideak, antzinako bideak, eskolak, kantinak, plano inklinatuak, meategiak eta galeriak.
Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari, eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Nabarmentzekoa, horien artean, meatze esparrua Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun bide berde bihurtuta dagoena. Barnaolatik gora, kantinarantz igoko gara ihi sail eder baten eta hainbat hezeguneren ertzetik igaroz.
Beste dike baten eta Apaolaza baserriaren hondakinen ondotik pasatu ondoren, Mañastegizahar baserrira iritsiko gara. Mea garbitzeko instalazioak daude han: mearen isurbidea, ur depositua, azpila, ikuztegia eta tailerra. Hortik aurrera eta meatze arrasta bide bati jarraituz, Troi meategi zaharraren aurreko zabalgunera iritsiko gara.
Gezurmuño eta Peatza aldera ematen duen aspaldiko erauzte gunea da, eta hor daude, natur ingurune ikusgarri batek inguratuta, hainbat galeria, txirtera, bide, putzu, etab.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa