BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mitikile eta Larrori

Mitikile herriaren ikuspegi zabala
Mitikile herriaren ikuspegi zabala / mikel arrizabalaga

2018-03-22 / Mikel Arrizabalaga

Bernard Goienetxe apaiz zuberotarra Mitikilen jaio zen, ez dakigu zein urtetan eta lepoa moztuz Lextarren hil egin zuten 1661ean. Apaiz ikasketak Bordelen burutu zituen eta bere herriko erretore izan zen nobleen aurkako matxinada piztu zen arte. Frantziako erregeak ezarritako neurri zentralistagoek Zuberoako foru eta eskubideen murrizketa ekarri zuen. Herri-lurrak desjabetu eta salgai jarri zituen nobleen artean banatzeko asmoz. Honen guztiaren eta zerga-gehiegikeriaren aurka altxatu ziren laborari zuberotarrak, Matalas buru zutela.

Kondairak dionez hauek izan ziren bere azken hitzak: “Dolü gabe hiltzen niz, bizia Xiberuarentako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak, egiazko eskualdünak, tirano arrotzen ohiltzeko”.

Klikatu hemen 3D (doarama)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko:
 

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa