BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Orbaibarreko ermitak

/ mikel arrizabalaga

2018-04-12 / Mikel Arrizabalaga

Orbaibarreko 5 ermita lotu ditugu ibilbide honekin. Soltxaga herritik abiatu eta Mairaga erreka gainditu ostean, Arrazubiko ermitara heldu gara. Bisitatu eta gero, errepidera atera eta kilometro pasatxo bete dugu Etxanoko San Pedro ermita bikainaren ondora heltzeko. Ermitak dituen xehetasun guztiak aztertu eta maldan gora jarri gara ermitaren atzetik ateratzen den bidetik. Sakanatik gora La Carbonera pinudian murgildu, ataka bat igaro eta zereal lurren ertzetik pista zabal batera iritsi gara. berehala jaitsi gara Artariain herrian dagoen Santa Luzia ermita txikiaren ondora.

Ermitatik bertatik zereal lurretan sartu eta gorantz doan pista hartu dugu. Bide zabal hau zereal-lur sail batean amaitzen da eta honen eskuinetik doan bidea hartu dugu berriro zereal lurretan murgilduz. Zona honetan erraza da galtzea eta erne ibili beharra dago. Zereal lurra zeharkatu eta honen ezkerretik ateratzen den xenda batek pista zabal batera eraman gaitu. Bertatik segituz, berehala ezker aldetik beste pista piko bat atera zaigu eta bertatik igoz Gurutze Santuaren ermitara igo gara. Hauxe da ibilbidean irekita aurkituko dugun ermita bakarra.

Bertan dagoen pista zabaletik beheranzko bidea hartu dugu eta lehen errebueltara heltzean zalantza sortu zaigu. Soltxagara itzuli gintezkeen pistatik barrena, baina azkenean Eristaingo eliza ederra bisitatu nahi genuen eta basoan murgildu gara maldan behera ia ikusgaitz den xenda bilatuz eta segituz. Erne hemen! Altuera galdu eta berehala bideak eskuinera egin du eta bertatik aurrera segituz, berriro zereal lur baten ondora iritsi gara. Honen ertzetik beste batera iritsi gara eta hau atzean utzi eta gero, pista zabal eta erosoak Eristaingo ermita bikainaren ondora heldu gara.
Soltxaga herria gertu ikusi dugu eta erraz heldu gara .

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa