BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Urtsua

/ mikel arrizabalaga

2018-05-10 / Mikel Arrizabalaga

Makea da mendi honetara igotzeko gehien erabiltzen den abiapuntua, baina bada beste bat askoz ezagunagoa eta hau Urkoi herritik ateratzen dena da. ibilbidea erreka zuloaren paraleloan zabaltzen da lehen zatian eta gero, maldan gora jarri eta Iramaldako lepora igo gara. Bertatik erraz ikusten da Urtsuako tontorrera igotzeko jarraitu behar den bidea, hasieran pista zabaletik eta ondoren, belarretan marrazten den xendatik.
Mendiaren tontor zabalera iristean ikuspegi paregabez gozatzeko beta izango dugu. Euskal kostak Landetatik Matxitxakora marrazten lerroaz gain, hamaika mendiren silueta ikusi ahal izango ditugu: Mondarrain, Artzamendi, Iparla, Adartza, Hauza, Aiako Harria, Larhun… eta hauen guztien magaletan herri txiki eta baserriak han hemen barreiaturik. Tontorra ingurune protohistoriko handi batez inguraturik dago eta horren arrastoak ikus daitezke azken aldapan. Tontorretik hegoaldera gertu dagoen Mokorreteko gurutxea izeneko muinoan era historiaurreko aztarnak daude. Mendiaren ingurua Gneiss arrokaz osaturik dago eta orain 545 milioi urte lur azaleratu zela kalkulatzen da. Ordura arte, itsasoak betetzen zuen guztia eta arraiak ziren biztanle bakarrak. Martxel Aizpurua biologoak dionez, gaur egungo zuhaitzen altuera edukiko zuten garo motak omen ziren hemengo magaletan.
Ikusegiaz gozatu eta gero, Iramalda lepora itzuli gara, baina igotako bidetik jaitsi beharrean gertu ikusi dugun Harrichuriko muinoaren ondotik hedatzen den belazetik aurrera egin dugu. Xendak eta asfaltoa tartekatuz erraz jaitsi gara herrigunera.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa