BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

hiztegia

"Mendiztegia": euskarazko mendi-kronikak idazteko sortutako glosategia

Martxan jarri dudan "Mendiztegia" proiektuaren berri ematen dizuet: parte hartzerik nahi?
/

Aspalditik nenbilen mendiari buruz euskaraz idazten dugunontzat erabilgarri izan zitekeen glosategi xinplea egitekotan. "Mendiztegia" asmo horretatik sortu da.

"Mendiztegia" mendi, mendi-ekintzak eta mendiko materialarekin zerikusia duen gaztelera-euskara glosategi txikia da. Bere helburua ez da mendi eta naturarekin erlazionatutako hitz guztiak jasotzen dituen glosategi mardula izatea (honelakoak dagoeneko badaude), euskarazko mendi-kronika bat idazteko nahikoak izan daitezken gutxieneko hitzak jasotzea baizik.

Bertako hitzak iturri ezberdinetatik (erreferentziak bertan daude) jaso ditudan arren, ederra izango litzateke proiektu hau "auzolan" bihurtzea. Beraz, norbaitek ekarpen edo iradokizunik izango balu, smithymujika@gmail.com mezu elektronikoan gustu handiz jasoko ditut.

Espero dut "Mendiztegia" baliagarri izatea.

http://www.smithyrenbloga.com/p/mendiztegia.html

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa