BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi eskiko lasterketak

2017-2018 Mendi eskiko lasterketeri begirada

2017-2018 urtea mendi eskiko lasterketetarako aproposa izan da. Negu osoan ez da astebeteko Antizikloirik egon. Presio bajuak eta elurte-euriteak etengabeak izan dira. Prezipitazio ugari eta tenperatura gora-behera nabarmenak, elurjausien bazka izaten dir
/ Vibram

Negu honetakoa bezelako baldintzetan segurtasunez eskiatu nahi bada, ze hoberik pisten inguruan egitea baino?
Ez, ez da hori neretzat ere gustokoena. Ni mendizalea naiz, ez naiz atleta, entrenatzea ez dut gustoko, mendian disfrutatzea da gustatzen zaidana. Baina lasterketek ematen didate behar dudan motibazioa pistetan gora eta behera hamsterrak bezela ibiltzeko, mendirako baldintzak seguruak ez diren bitartean.
 

Vibram taldeko argazki saioan. Aurten izar bat fitxatu dute eski denboraldirako


Denboraldi haseran lasterketa motxak egoten dira, bertikalak normalean. Ondoren joaten da lasterketen luzera eta izenemate prezioa handitzen, hazkunde esponentzialean.

Gabonen bueltan Javi eta biok Gourettera gerturatu ginen Gouretteko bertikala egitera. Hori izan zen lehena
Bigarrena aldiz, urte berria hastearekin bat, FAMek Astunen lasterketatxo bat antolatu zuen bere taldearen formakuntza gisa. Idi ere animatu zen honetara eta biok joan ginen. Igoera eta jeitsierak zeuzkan, oso dibertigarria, motxa izan arren. Gainera, sasoi batean bezela, lehenik tropeltxoa batu, markatu, eta ondoren lasterketa egin genuen
Hirugarrena, Candanchuko Cronotobazo bertikala izan zen

 

Hemen hiru hauen kontakizuna
 

Fotoiosuren argazkia Cronotobazon


Candanen baita ere, crononocturna bat antolatu zuten urtarril erdian, baina eguraldixak ez zuen utzi egiten. Pena, kriston goguak neuzkan eta.
Eta ondorengo zita programatua, urteko lehenengo benetako lasterketa, Causiat Extreme . Baina gripeak harrapatu nuan eta ezin joan snif snif.
Gripetik errekuperatzen hasitakoan, orkatila bihurritu eta pare bat aste gehiago geldik egon behar izan nintzen. Uffa, prestaketen momentu garrantzitsuenean hilabeteko paroia!!!

Otsaila hastearekin, eskiak jarri ahal izan nituen Bandres Karolo guretzat hain lasterketa kuttunean.
Hilabeteko geldialdiaren ondoren, larunbatean bertikala. Lasterketa eskaxa egin arren, gorputza esperota baino hobeto igarri nuen eta botek babestuta, orkatila konfidantza askoripe, baina bazebilen.
Igandean etapa luze eta ederra. Eguraldiak ere errespetatu zuen. Gorputza esnatzen igartzen nuen, nengoen bezela egoteko, lasterketa polita egin nuen sentsazioarekin bukatu nuen. Justu astebukaera horretan erabaki behar nuen hilabete barru Pierrara joango ginen edo ez. Zalantzaz beterik nengoen arren, Javirekin hitzegiten, lasai hartzeko, Pierrara lasai eta disfrutatzera joango ginela esan zidan eta joatea erabaki genuen.
 

Bertikalian gora, Memorialeko antolakuntzako argazkia


Lanean bi hilabete gogor geratzen zitzaizkidan aurretik, tartean Pierrarako entrenatu beharra. Urtero bezela, lana lepo egitea tokatzen zait fetxa hauetan. Astebete gripeagatik bajan egotearren lan gehiago pilatuta, eta pierrako 4 egun jai hartu beharraz, ez nekien non demontretik aterako nuen astean zehar Pierrarako entrenatzeko denbora.
Gutxienez astebukaeretan lasterketa dotoreak neuzkan aurrikusita, eta horrela izan zen hurrena:

Pyrene Goi Mendi Zeharkaldia Lintzan. Otsailak 25, Nafarroako txapelketa izan zen Linzan. Neretzat leku espeziala. Ibilbide luze eta ederra izaten da. Justu aste horretan, haize ikaragarria egon arren, prezipitaziorik gabeko neguko aste bakarretakoa tokatuko zen, eta ibilbide luzea jarri ahal izan zuten. Aurreko urteko txapela defendatzera joan ginen Javi eta biok, baina nere sasoia ez zen urrutitik ere aurreko urtekoa eta jeitsieretan orkatilak mina ematen zidan eta ezin nahi beste arriskatu. Halere, bigarren postu bat erdietsi genuen, eta neretzat garrantzitsuena, kalitatezko entreno oso luzea.
 

Pyreneko argazkia


Altitoyn bi egun, Martxoaren 3 eta 4an, aurtengoan Grande Course barruan gainera. Pierra aurreko azken txanpa: Oraingoan bi egunetako proba luzeetan nola nengoen jakin nahi nuen.
Larunbatean oso lasai atera ginen. Erditik aurrera eroso sentitzen hasi, eta bukaerarako pixka bat estutu genuen motorra. Azken igoera elegantea egin genuen, euskaldunetan Iñigo-Pablo eta Leta-Egea izan ezik, beste guztieri aurre hartuaz.
Igandean agarrotatuta ibili nintzen ni. Ondo rekuperatu ez, eta gainera ibilbidea oso fisikoa zen, pistetatik gehiena. Postu batzuk galdu genituen eta euskaldun dexente sartu zitzaizkigun aurretik baina bezperako abantailak lagundu zigun euskaldunen artean lekua mantentzen.
Eta gainera, beteranotako 3.postua lortu genuen Grande Courseko lasterketa batean. Podiumean egotea beti da pozgarria, are gehiago Grande Course batean
 

Altitoyen Grande Courseko txapela etxera!!!


Eta horrela iritsi ginen Pierra Mentara!!
Gogo handiekin, motibazio txute handiarekin, baina entrenamenduko hilabete galduta nengoela kontziente nintzen. Hori gutxi ez, eta igande gabean maleta prestatu bitartean afaltzeko ogia mozten atzaparra moztu eta 4 puntu eman zizkidaten. Txakur meheari arkakusoak dario, diote kastillazoz. Hori bajoia!!! Baina tira, medikuak esan zidan ez nuela igarri ere egingo, eta lasterketa arteko 60 orduetan asko hobetuko zitzaidala atzaparra.

Han ere eguraldia aldakor, 2018koa ez da izan ertz eta tontorrak egin ditugun Pierra ikusgarria. Justu kontrakoa, hain espektakularra izan gabe, oso teknikoa izan da, jeitsiera asko basoetatik, gu iritsi ordurako bainera erraldoiak egunero, oinezko pasabide gutxi, igotzen jendea aurreratzeko zailtasunak elurragatik, eta abar. Baina jada eskarmentu pixka bat badaukagu, eta ari gara hobetzen.
Lehenengo egunetik hasi eta azken etaparaino denboraldiko arazoez ahaztu, eta disfrutatzeaz arduratu ginen. Hemen egunez-eguneko bizipenak + Vibram taldeko modelo lanak
1.etapa
2.etapa
3.etapa
4.etapa
Azkenean, euskaldun bikoteetan bigarren gelditu arren, aurrekariak ikusita, sinestu ezinezko emaitza izan zen. Guztiz asebeteta, itzuli ginen handik.
 

 

2018ko Pierra poltsikora!!

Konturatu orduko denboraldia pasata. Normala, hilabete galduta gainera... Azkenerako lasterketetara engantxatuta, beste bat egiteko aukera suertatu zitzaidan Lolorekin. Raidetan maisua da Lolo, baina mendi eskian hasi berria. Halere, promete!!!
Candanchun Valle Aragon bikotekako lasterketa bat zegoen, eta hara apuntatu ginan bixok pierran ondorengo astebukaeran.
Hasi orduko hankak gogor gogor neuzkala igarri nuan. Lolo erretz zijuan neria baino materixal astunagua eraman arren!!
Elkarrekin eskiatu gabe, lehenengo jeitsiera edarki egin genuen, oso gustora ni behintzat.
Bigarren igoera ere primeran, baina bigarren jeitsieran eski bat galdu zuen Imanolek, eta ordubete inguru bila ibili arren, erretiratu egin behar izan ginen eskirik gabe (eta oraindik ez da agertu!).
Kriston penia eman zidan Imanolekin ez bukatzeak lasterketa. Ea hurrengo urtean elkarrekin lasterketaren bat egiteko zortea daukagun!!!
 

Malda osua paleatu genduan eski bila, eta ez genduan aurkitu


Eta honaxe aurtengo lasterketa apurrak. Onenean lasterketen denboraldia bukatuta. Ea mendira ateratzeko eguraldia egonkortzen den.
Baina egiari zor, Pierra ondoren gorputzak buelta ematen asko kosta zait. Entrenamendu falta eta adinagatik ote, edo udaberriko depresioa?

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa