BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Haltsuko parajeak

/ maite fernandez

2018-06-28 / Mikel Arrizabalaga

Itzuli txiki bat burutu dugu Haltsu herria inguratzen duten basoetatik. Andra Mariaren elizaren parean dagoen aparkalekua kotxea utzi eta Kanbo aldera zuzentzen de errepidetik 75 bat metro bete dugu Denentzat etxearen ondora helduz. Etxe honen atzetik irekitzen den xendatik barrena abiatu gara segidan. Ibilbide osoa marra horiz seilaturik dago eta ez dago galtzeko arriskurik.
Inguru laiotza da eta baso mistoa artean hedatzen den xendak errekastoa du lagun. Pago, haritz hurritza, gaztaiondo, gorosti eta bestelako zuhaitzen artean marrazten den bidetik aurrera segitu eta berehala iritsi gara egurrezko zubi baten ondora. Errekastoaren beste aldera pasa eta malda piko eta labur bati ekin diogu. Ibilbidearen punturik gorenera heltzean errepidearekin bat egin dugu. Bertatik, Mondarrain, Artzamendi, Erebei, Soporro eta beste zenbait mendik osatzen duten ikuspegi paregabeaz gozatu dugu.
Bide-seinaleei kasu eginez, errepidean zehar metro batzuk bete ete berehala gure ezkerretik ateratzen den bide hartu dugu. Bi landetxeak atzean utzi eta berriro basoan murgildu bezain fite, Arraiako iturrira jaisteko seinalea ikusi dugu. Ingurune hezean kokaturik dagoen iturriak ikuzlekuaren funtzioa betetzen zuen aspaldi.
Bidera itzuli gara eta gerizpean pago eta batez ere haritzen artean jaisten hasi gara etxalde batera ateratzeko. Eskuin aldetik hartu eta landetxe guztiak inguratu ostean, malda piko batek errepide nagusira eraman gaitu. Herrigune aldera jo dugu segidan eta berehala iritsi gara frontoia, eskola, herriko etxea eta beste etxe eder batzuen ondora. Etxe hauen artean, euskaltzale handia izan zen Maurice Harriet (1814-1904) jaiotetxearen ondora. Errepide beretik aurrera segi eta malda beheran Andra Mariaren elizara itzuliko gara. Merezi du bertan dagoen kanposantua bisitatzea, hilarri zahar asko ikus daitezke eta. Bertan 18 hilarri diskoidal eta XVIII. mendeko gurutze bat daude.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa