BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mont Blanc (4810 m)

XABIER ERRO mendizalearen oroimenez
Xabier Erro eta biok Mont Blac-eko tontorrean
Xabier Erro eta biok Mont Blac-eko tontorrean / mikel arrizabalaga

2018-07-05 / Mikel Arrizabalaga

(XABIER ERRO mendizalearen oroimenez, bere laguntzaz igo baikenuen mendi eder hau)
Mont Blanc mendia Frantzia eta Italia artean kokaturik dago, bera da Alpeetako mendirik garaiena (4810 m) baita Europako altuenetakoa ere. Alpinismoaren sorlekua den mendi hau 1786an J. Balmat eta M. G. Pascal alpinistek igo zuten lehen aldiz. Gaur egun bide desberdinetatik igota ugari dira bertaratzen diren alpinistak. Goûterreko bidea da erabilietako bat eta hau Le Fayet edo Saint Gervais les Bainseko tren geltokietan hasten da eta Nid d’Aigleraino (2372 m) igotzen ditu mendizaleak.
Hemendik aurrera dena oinez egiten da. Rogneseko gailurreriaren magalean dauden elurtegiak zeharkatuz Rogneseko txabolara heltzen da eta hemendik Tête Rousse aterpera igotzen da (3167 m). Gure kasuan, aterpe honetan geratu behar izan genuen Goûterrekoa beteta zegoelako.
Goizeko ordubatean altxatu, gosaldu, trasteak prestatu eta Goûterreko glaziarra zeharkatzen da altzairuzko kable baten laguntzaz, leku hau osoa arriskutsua baita harritzarrak erortzen dira eta komeni da tarte hau lehenbailehen igarotzea. Korridorearen beste aldean Goûterreko ertzetik gora egiten da eta tarte batzuetan eskuez ere baliatzen gara II garduko pasoak gainditzeko. Azken zatian altzairuzko beste kable batek lagunduko digu aterpera igotzen (3835 m).
Zerbait beroa jan eta martxan. Goûterreko ertzetik aurrera egiten da Dôme de Goûterreren ipar-ekialdeko magalera heldu arte. Ibilbidearen zenbait tartetan 35ºko maldak ditu eta emeki emeki igo behar da. Laster ikusiko dugu Mont Blanceko gailurra egunsentiaren etorrerarekin batera. Aurrera segituz Valloteko metalezko aterpera heltzen da (4362 m) eta segidan Bossesko ertzerantz zuzendu behar da.
Vallot aterpetik tontorrera dagoen tartean 40ºko aldapa dago lehen tartean, baina hau zabala da. Gerora, ertza estutu eta arriskutsuago bihurtzen da eta erortzeko arriskua areagotu egiten da. Kontuz ibili bahera da tarte hestu hauetan, batik bat mendizaleen joan-etorriekin. Ertza gainditu eta Mont Blanceko tontor zabalera heltzen da. Bertatik dagoen ikuspegia ederra da.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2017

bidaia eta mendi kroniken lehiaketa