BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Getariako mahasti artean

/ mikel arrizabalaga

2018-07-12 / Mikel Arrizabalaga

Getariatik Zarautz aldera jo dugu N-634 errepidetik eta autoek bira ematen duten ingurura iristean errepidearen beste aldera pasa eta Iturritxiki izenez ezagutzen lekura iritsi gara. Lurrezko pistatik aurrera egin eta berehala ezker aldera zuzentzen den bidetik gorantz jo dugu Talaia aldera. Lehen mahastiekin egin dugu topo eta hauen ondotik segitu dugu goiko aldera heldu arte. Mendiaren magal guztiak mahastiez jantzirik daude eta ikuspegi aparta izan dugu.
Bide zabala mahastian barneratu gaitu eta hau zeharkatu behar izan dugu maldan behera. Sulfatoa egiteko erabiltzen zen putzu baten ondotik pasa eta ibilbideak beherantz egiten du Ubidiko errekaraino jaitsiz. Ingurune hau maiz lokaztuta egon ohi da eta komeni da egun lehorra aukeratzea ibilbide hau egiteko. Pistak berriro maldan gora jarri eta Ametzmendi txakolin bodegara eraman gaitu. Porlanezko bideak Gaztaka Haundi baserrira gerturatu gaitu eta Zarautzetik datorren bidearekin bat egitean ezker aldera jo dugu maldan gora GR-121 eta Talaia bidea seinalatzen duen bidegurutze arte.
Puntu honetan bide balizatua (marka zuri, gorri eta horiak) hartu dugu. Zumairantz zuzentzen den bide zabaletik aldapan gora eta behera ibili gara Garateko gainera iritsi arte. Bide balizatua utzi eta errepidean barna jaisten hasi gara. Aranguren baserria pasa eta Golindora heltzean errepide nagusia utzi eta ezkerretik ateratzen den herri bidetik Getaria aldera gerturatzen hasi gara. Berriro errepidera atera eta parez pare ikusi dugun herri bidean aurrera jo dugu. Kanposantua ezker aldean utzita zuzen jaitsi gara Balentziaga Museoaren ondotik herriguneraino.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa