BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Indamendi

/ mikel arrizabalaga

2018-10-11 / Mikel Arrizabalaga

Elkano Aiako auzoa da, Indamendiren magalean kokatzen da herrigunetik urrun. Bertaratzean, berehala ikusiko dugu Erdi Aroko San Pedro baseliza, 1025 urtean eraikia.  Sarrerako atea XIV. mendekoa da eta gotiko estiloan dago egina. Erretaularik ez izan arren, bertan dago hilzorian agertzen den Kristoren irudia alboetara Gure Amaren eta San Pedroren taillak agertzen direlarik. 1989 urtean zaharberritze lanak burutu zituzten. Luis Pedro Peña Santiago etnologoak baseliza honen eraikitze lanen inguruan kondaira bat jaso zuen. Elkano-Bitarte baserriko Joxe Antonio Manterola kontatutakoaren arabera, hiru gizonezko sorginek gau bakar batean eraiki omen zuten. Sorgin hauetako bat maingua zenez, “Kojua” ezizena zuen. Sorgin hauetako batek Garate menditik harriak Arbastañaundi kokalekura jaurtikitzen omen zituen, bertan Kojuak jaso eta Elkanora jaurtikiz, han hirugarren sorginak eliza eraikitzen zuen bitartean.

Elkano auzoa atzean utzi eta Meagas aldera jaisten den errepidean barrena beste kilometro erdi bat beteko dugu XVI. mendekoa den Santa Kruz baselizaren ondora iritsi arte. Oin angeluzuzena duen baseliza honek bi isuriko estalkia eta kanpandorre txiki bat du eta bere fatxada berezia da oso, erronboide-formako egurrezko balaustre sare batez osatuta dago. Ermitak estalpea ematen dio Kristo Santuari.

Baselizaren ezker aldetik zabaltzen den bide nabarmenetik Indamendi aldera joko dugu. Hasierako bide laua, laster bihurtuko zaigu aldapa pikoa eta hau gainditu ostean, tontorrean dagoen gurutze handi baten ondora iritsiko gara. Gailurrean, Aia, Zestoa eta Aizarnazabalgo lurrek bat egiten dute.

Luzera:  3,7 (osoa)
Desnibela: 187 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa