Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere
2018-10-26 / Oxigenoa euskarari
Urriaren 25ean, egitarauean aurreikusia zegoen bezala, Kala Patthar-eko gailurrera iritsi zen Euskal Herritar-Sherpa taldea.
Urriaren 20a :
Dingbochetik Chhukhungera joan gara. Lodge batean bazkaldu dugu eta 5404 metroko mendi bat igo dugu.
Urriaren 21a :
Chhukhungetik Imja Tseko kanpamendura joan gara. Arratsaldean material teknikoa entsaiatu dugu.
Urriaren 22a:
Gauerditan jeiki eta Imja Tse (Island Peak) 6189 metroko mendia igo dugu.
Urriaren 23a:
Gau fresko bat pasa eta gero, berritz Chhukhungera jautsi gara. Arratsaldean pausatu gara.
Urriaren 24a:
Lobujera joateko bitan zatitu gara: batzuk haranetik pasa dira eta besteak Khongma-La mendatetik.
Urriaren 25a:
Khala Pattar mendia igo dugu eta gainetik Everest, Pumori eta beste mendi mitikoen bista bikaina ukan dugu.