BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Oderitzeko trikuharriak

/ mikel arrizabalaga

2018-11-08 / Mikel Arrizabalaga

Larraungo haranaren paisaia osatzen duten larre berde, haritz baso eta pagadi trinkoen geografian, arkitektura ederra duten herri eta baserriak lotzen dituzten hamaika xenda daude. Aralarko magaletan kokaturik, inguru hauetan dauden sekreturik gordeenak ezagutzeko aukera eskaintzen digute horiek guztiek. Ibilbide honetan, horietako sekretu bat ezagutzeko parada izango dugu, Oderitzeko trikuharrien ibilbidea edo Jentilharribidea izena duena hain zuzen ere. Irumuga eta Larrazpil mendien magalen artean kokatzen den herri txiki honetan inguruko herri arkitekturaren adibide ederrak ikus ditzakegu, eta horien artean, Goikoetxea, Etxatoa eta Juangonea armarridun etxe bikainak. Herriaren goiko aldean dagoen XIII. mendeko Lorentzo Deunaren eliza dago, erromanikotik gotikorako trantsizioaren adibide bat da.

Ibilbide erraz honek, Larraun haraneko Oderitz herriaren lurretan dauden lau trikuharri lotzen ditu: Pikabotz, Milaldapa I, Azolape eta Pagamendi.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa