BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

"Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere" espedizioa etxean da jada

/

2018-11-09 / Oxigenoa euskarari

Azaroaren 8an iritsi ziren "Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere"ko espediziokideak Madrilera eta hortik jo zuen bakoitzak bere Euskal Herriko txokora. Denak onik, zorionak!

Hemen azken egunetan egindakoaren berri beraiek kontatu bezala:
Urriaren 26a:
Lobuchetik Lobuche Ri Hight Camperat joan gara. Arratsaldea kanpamenduan pausatzen pasa dugu.

Urriaren 27a :
Goizeko 2etan Lobuche Rira abiatu gara. 8etan 6119 metrotan ginen eta eguerdiko jautsi gara. Arratsaldea pausatzen pasa dugu.

Urriaren 28a :
Dzongla herrira joan gara eta arratsaldean lasai egon gara.

Urriaren 29a :
Tso La mendate mitikoa eta bere glazierra pasa ditugu. Dragnag herrian lo egin dugu.

Urriaren 30a :
Khumbu haraneko glazierra pasa dugu eta Gokyora ailegatu gara. Arratsaldean Gokyo Ri mendia egin dugu eta iduzkiaren azken izpiekin mendi mitikoak ikusi ditugu.

Urriaren 31a :
Renjo La mendatea igo dugu eta Thame haranera pasa gara. Lungding herrian lo egin dugu.

Azaroaren 1a:
Thame herri famatura joan gara. Arratsaldea herrian pasa dugu.

Azaroaren 2a:
Thametik Thamora jautsi gara eta Thamoko monastegia bisitatu dugu. Xerpa gazteekin azken gaua zelako bêtas egin dugu.

Azaroaren 3a :
Egun luzea izan da. Xerpa gazteekin agurtu gara eta Luklara jautsi gara.

Azaroaren 4a :
Goizean Luklatik Katmandura hegazkina hartu dugu. Arratsaldea Katmanduko karriketan pasa dugu.

Azaroaren 5a :
Eguna tenplu eta herri zaharrak bisitatzen pasa dugu. Arratsean Katmandun egon gara.

Azaroaren 6a :
Egun osoan Katmandun libreki egon gara eta arratsean, besta delako, argiak denetan badira, oso polita da!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa