BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Karakateko igoera

Karakateko igoera, 25. edizioan EUSKARALDIArekin bat!

Karakateko igoerak ( 3,75 km / 700 mD+ / Elgoibar ) aurten XXV. edizioa bete berri du, mendi lasterketen munduan aintzindarienetakoa.
/ Edu Uribe

Mayi Mujika eta Iñigo Lariz elgoibartarrek erakustaldi aparta eman dute Karakate ( 742 m ) mendiko malda tenteetan. Goiz paregabea igaro dugu Elgoibarko mendi maitatu honetara gerturatu garen guztiok, parte hartzaile zein animatzaileak.

Aurtengo edizioak gainera 25. aldia betetzen zuen, 80. hamarkadaren bukaeran Morkaiko Mendizale Taldeko kide batzuk Karakate tontorrera saltaka igotzearen ideiari bueltak ematen hasi zirenetik. Gogoratu lehenago, 1981. urtean Elgoibarko bi laukotek apostua egin zutela, ea taldekide bakoitzaren denborak batuta nor izango zen txapeldun adostuz.

Gerora, 1992. urtean, gaur egun ezagutzen dugun lasterketari hasiera eman zitzaion; Karakate igoera edo Km bertikaleko world championship. Ordutik hona urtero urtero azaroaren erdialdean, igoera gogor honek Euskal Herriko mendi lasterketari ugari erakarri ditu.

Karakateko igoera berezia egiten duena apaltasunez egina dagoela da, eta era berean bere aldapa gogorrak amaigabea egiten du. Horrela urteen poderioz hasierako distantzia, 4 km, murrizten joan da, eta gaur egun 3,6 km-tan dago biderik motzena, baina aurten Arakaitz Iruretak bide berri bat ireki du; " Guene " bidea, Guenetxeberri baserritarraren omenez. Bide honek beste 100 bat metro jango dizkio oraingo directissimari, beraz, datorren urteen super-directissima izango dugu probaleku berri.

Bestalde, ez dago ezer ordaindu beharrik, doan da, eta bukaeran txapeldunei txapelaz gain, Mausitxa gazta oparitzen zaie. Ahaztu gabe taldeko argazkia, bai parte hartzaile bai gailurrera gerturatu diren mendizale guztiekin. Giro osasuntsua eta lagun artekoa ezpairik gabe!

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa