BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Galbarioko kapera

/ mikel arrizabalaga

2018-11-22 / Mikel Arrizabalaga

Hendaiatik abiatu eta GR-10a jarraituz, Atlantikotik Mediterraneo itsasoraino zeharkaldia egin nahi duen mendizaleak, Xoldoko gainako gandor biribilduaren hegietan aurkituko ditu lehen oztopoak. Garoz estalirik egoten den mendi honek, Iparraldeko kostaldearen eta Bidasoako haranaren gaindi ikuspegi ezin hobea eskaintzen du. Bista honetaz gozatzeko hamaika xenda eta bide aurkituko dugu, baina gaurko ibilaldiak mendi honen tontorra eskuinera utzi eta gertu, mendixka xume batean kokaturik dagoen Galbarioko kaperara igoko gara.

Larretxeko Borda etxe-multzotik abitu eta pista zabalean barrena gorantz jo dugu. Berehala, pistaren ezker aldetik beste bide bat ikusi dugu eta bertatik aldapa pikoari ekin eta goiko lautada txikira igo gara. Gertu ikusi dugu Galbarioko kapera eta erraza iritsi gara.

Eraikin honen historia jakiteko, bertan jarrita dagoen orritxoan idatzitako transkribatuko dut: "Kalbarioa deitzen dugun mendi kaskoan, aspaldiko urtetan ez zen deus ageri, salbu elorri arbola txiki bat nonahitik ageri zena. Baina lehenengo istorio eta gertakarien paper zaharretan miaturik, Erlandebaitako Fourcade jaunak bazekien, lehenagoko denboretan bazela Kalbario mendi gainean kapera txiki bat eta han bizi izan zela ermitau edo apez bat, bakar bakarrik bizi zena gain horretan bertzeentzat otoitzean. Gero, espainolekin izan ziren gerletan, kapera hori izan zen suntsitua eta doi-doia duela urte pare bat, gain hartan ez zen kaperaren arrastorik era ageri salbu lur pilo bat. Fourcade jaunak buruan harturik lur pilo horren miatzea, han kausitu zituzten lehenengo kaperaren murru zimendu guztiak, eta zolako harri-lauzak, bai eta aldarearen parte bat oraino ikus eta ezagutu daitekeena. Kaperaren berriz eraikitzeko, egin zuten batasun bat eta lanari lotu eta lana bururatu. Lehenengo kapera baino txikiago egin dute oraingoa, bainan lehengo harri zahar berekin. Segur egin dute lan ederrik Pierre Arbizuk hargin lanean eta Sokoako Jean Derin zurgin lanean. Kaperaren sahetsean landatu dute zortzi metro gorako gurutze eder bat haitzezko habe latz zahar ederrez egina."

Toki paregabe hau atzean utzi eta berriro bueltatu gara auzora gara itzuli txiki bat eginez eta aurrez erabilitako pistara itzuliz.

Luzera: 1,9 km
Desnibela: 90 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa