BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Andatza

/ maite fernandez

2018-11-28 / Mikel Arrizabalaga

Ibilaldi honetan Usurbilgo Txokoalde auzotik abiatu eta bertara itzuliko gara Andatza mendian ibilbide zirkularra eginez. Ibilbidea ez dago balizatuta eta zenbait tartetan zalantzak sortzen dira norabide egokia aukeratzerakoan. Beraz, egokia litzateke GPSaren laguntza izatea, xenda, pista eta bide asko gurutzatzen baitira eta ingurua ondo ezagutzen ez duenari zaila gertatuko zaio bide zuzena aukeratzea. Bidearen bigarren zatian, Txurrigilletako mendi-bizkarrean kokaturik dagoen Juanasoro edo Andatzako gurutzea ezagutzeko aukera izango dugu eta gero, Puela Berri baserriaren ondoan dagoen Orreagako monasterioarena mugarria bisitatuko dugu. Eta bukatzeko, Urdaiaga auzoan, buruko minak kentzeko bere ahalmenagatik ezaguna den San Esteban ermitaraino jaitsiko gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa