BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Barcelonako 24 orduak pistan

Barcelonako 24 orduetan km-ak irensten

Camp Dragó atletismo estadioan ultrafondoa gertutik ezagutzeko parada
Camp Dragó-ko atletismo pistan
Camp Dragó-ko atletismo pistan /

2018-12-18 / Edu Uribe

24 ordutan zenbat km egin ditzazkegu?

Baldintza onenak kontutan hartzen baditugu, hau da; ibilbide laua, aldaparik gabekoa, anoak 200 metroro, soinean pisurik eraman beharrik ez, eguraldi ona, gauean foko batzuen argitasunaren laguntza eta une oro parte hartzaileekin hartu emana, norarte iritsi gaitezke?

Aipaturiko guztia Corredors.cat-ek taldeak eskaintzen du, Camp Dragó atletismo pistan urtero antolatzen duen Barcelonako 24 orduko proban hain zuzen ere.

Beraz, Paco Robles catalanaren laguntzarekin bertara hurbildu ginen, Barcelonako hirian ultrafondoko proba mitiko honetan parte hartzera, eta onartu behar det esperientzia itzela izan dela.

Fisikoki prestakuntza ona neraman, azken hilabeteetan distantzia luzeetako probetan parte hartu bait dut; Deiadar mendiak ( 200 km / 11.200 mD+ ), Hiru Haundiak ( 100 km / 5100 mD+ ), Pia herriko 100 km-ak, Behobia-Donostia eta Donostiako maratoia. Baina buru aldetik erronka honi nola aurre egingo nion zalantzarekin nihoan; 24 ordu atletismoko pista batean sartuta, 400 metroro bueltak eta bueltak ematen ibiltzea beste kontu bat baitzen.

Probaren zehar burututako bataz besteei begiratuz ondorio garbi bat dago; dosifikatzeak bere emaitzak ekartzen dituela.

Hona hemen 24 ordutan burututako distantziak 6 ordutako tarteetan banaturik:

Bataz beste lehen 6 h = 51,30 km / 8,550 km orduko.
Bataz beste bigarren 6 h = 37,80 km / 6,300 km orduko.
Bataz beste hirugarren 6 h = 32,20 km / 5,366 km orduko.
Bataz beste laugarren 6 h = 44,178 km / 7,363 km orduko.

Guztira: 165.48 Km izan ziren, 6.895 km orduko bataz bestekoa eginez.

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather