BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Lazkuako behatokia

/ maite fernandez

2019-01-09 / Mikel Arrizabalaga

Ibilbide honek, Nafarroako behatoki ikusgarrienetako batera eramango gaitu. Urederra haranaren talaia paregabea den leku hau kareharrizko hormatzar natural batean "zizelkatutako" balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea. Bertigoa dutenentzat oso egokia ez izan arren, ez dago zailtasun berezirik bertaratzeko. Jatorrizko ibilbidea, kolore horiz balizatuta dago, baina gaur egun apenas dago markarik eta soilik egurrezko hesolek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea. Jende gehienak zuzeneko bidea hartzen du Eraulgo mendateraino eta bertatik behatokira igotzen dira, guk, berriz, jatorrizko bidetik beteko dugu ibilaldia.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather