BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ultra trail

Jasmin Paris Spine Race ( 425 km ) mendi lasterketan txapeldun!

Ama, erizaina eta ultra runner-a, Jasminek emakumearen ahalduntzean ere bere alea jarri du, oraingoan kirol mailan.
Jsmin Paris Kirk Yetholm herrian, helmugan, lehen sailkatuaren saria jasotzen.
Jsmin Paris Kirk Yetholm herrian, helmugan, lehen sailkatuaren saria jasotzen. / Montane Spine Race

Jasmin Paris ( Edinburgo, 1983 ) mendi lasterketari eskoziarrak Spine Race ( 425 km / 11500 mD+ ) proba ospetsua irabazi du.

Gainera marka berria ezarri du: 83 ordu eta 12 minutu! Aurreko marka Eoin Keith irlandarrak ( 2014 ) 95 ordu eta 17´tan zuen. Beraz 12 ordutan jaitsi du, ikaragarria!

Spine Race ultra traila England eta Scotland artean ospatzen den Europako lasterketarik basatienetako bat da, neguko baldintzek asko zailtzen bait dute; hotza, iluntasuna ( 16 ordu gau beltzean ), eremu buztia, lokaztua, elurtua eta haizetsua delarik. Horretaz gain ibilbidea markatu gabe dagoenez, parte hartzaileek orientazioa landu behar dute GPS, mapak eta ipar-horratza erabiliz.

Aurten VIII. edizioa ospatu da, eta bere lehiakide gogorrena Eugeni Roselló cataluinarra izan da. Biak elkarren ondoan joan dira, baina azken txanpan Jasminek aurrea hartu dio, 350. km-an hain zuen ere.

Jasmin Parisek trail running historian momentu aintzindari bat burutu berri du. Jasminek emakumearen ahalduntzea kirolean ere ematen ari dela erakutsi digu.

Gogoratu bestalde, Jasmin Paris eskoziarrak kirol ibilbide bikaina duela atzetik, 35 urteko emakume honek 2016. urtean munduko Sky Running txapelketa irabazi zuela besteak beste, eta neguko olinpiar jokoetan domina bat eskuratu zuela Erresuma Batuarentzat.

Jasmin 14 hilabeteko neskato baten ama da, lanbidez erizaina eta orain doktoradutza prestatzen ari dena. Familia, lana eta kirola uztartzen pertsona bikaina. Zorionak Jasmin!

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa