BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Zaria

Zariako tontorrean
Zariako tontorrean / Hodei Arrizabalaga

2019-02-17 / Mikel Arrizabalaga

Artikutzarako bidean, Kausoron dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta Zaria aldera abiatu gara. Metro batzuk igo eta gero, bidea leundu egiten da eta bertatik Uzpuruko lepora jaitsi gara. Ume oso txikiekin ere hemendik abiatu daiteke ibilbidea erdira murriztuz. Aurrera jarraitu dugu eta azken malda pikoari ekin diogu. Haizea gogor jo arren Zariako tontorrera heltzea lortu dugu eta bertan, antenatxoa, erpin geodesikoa eta buzoia. Aiako Harria aldera sekulako panoramika. Itzulera etorritako bidetik burutu dugu.
Luzera: Uzpurutik 1,5 km (joan-etorri) / Kausorotik 3,1 km (joan-etorri)
Desnibela: Uzpurutik 60 m / Kausorotik 67 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa