BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Aranomendi

/ Hodei Arrizabalaga

2019-03-20 / Mikel Arrizabalaga

Gipuzkoako mugan dagoen Nafarroako Aranon honetan eman diogu hasiera gure ibilaldiari. Herriko plazan, elizako atariaren gainetik ateratzen den porlanezko malda gogorrari ekin diogu lehenik eta segidan, sigi-sagan gorantz jo dugu Juan Donosti ermitaren hondakinen ondora iristeko. Teilaturik gabe, barruan aldarea izandakoa bereiz daiteke soilik. Gandorrean zehar zabaltzen den bidezidor estua jarraitu eta berehala heldu gara kalbarioko lehen gurutzea egon behar zuen lekura, Aranomendiko tontorrera hain zuzen. Harri piloa bai, baina gurutzerik ez. Gure begien aurrean zabaltzen den ikuspegi zabal eta ederraz gozatzeko parada izango dugu. Añarbeko urtegia gertu eta Artikutzako mendiak honen gainetik.

Behean, gure eskuinera dagoen San Roke ermitaren gainetik Orauneko lepora jaitsi gara herritik datorren pistarekin bat egin arte. Eskuinera jo dugu eta Aranotik datorren pistaren gain aldetik paraleloan zabaltzen den bidetik San Roke ermitaren ondora iritsi gara. Metro batzuk aurrera egin eta Aranoko elizaren ondora ailegatu gara.

Luzera: 2,8 km
Desnibela: 119 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa