BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bolondresen jaia

Ehunmilakeko bolondresen festa 10. edizioa ospatzeko

Ehunmilak ultra traila bolondres taldean oinarritzen da, eta beraiei eskertza adierazteko festa handi bat antolatu dute.
Ehunmilakeko eskualde ezberdinen arteko erronka festa
Ehunmilakeko eskualde ezberdinen arteko erronka festa / Edu Uribe

2019-03-24 / Edu Uribe

Jadanik 10 urte igaro dira 2010. urtean Ehunmilak ultraren lehen edizioa ospatu zenetik. Aurten beraz zenbaki borobil hau aitzakitzat harturik, Ehunmilak osatzen duten 1200 bolondresentzat ospakizun berezi bat antolatu dute Beasainen.

Pasa den larunbatean Beasaingo kaleetan barrena buru-handiak eta erraldoiak umeentzat, bazkari herrikoia helduentzat eta erronka berezi bat antolatu ziren. Goizeko 7:00etatik hasita arratsaldeko 19:00ak arte, eskualde ezberdinetako taldeek 168 km eta 11000 metroko desnibela gainditu behar zuten korrika egiteko zinta banatan.

Ultra-festa honetako erronkako taldeak hauek ziren: GOIERRI, UROLA ERDIA, UROLA GARAIA eta DEBA. Talde bakoitzak 15 partaide zituen, eta zintaren gainean txandak ematen 12 ordu igaro zituzten. Horrela, partaide ezberdinek beraien arteko adiskidetza bultzatzeko parada izan zuten.

Erronkaren helburua aipaturiko 168 km horiek gainditzea bazen, gutxigatik ez zuten lortzerik izan. Horrela GOIERRIk 163,9 km burutu zituen, UROLA ERDIAk 162,2 km, DEBA bailarak 150,2 km eta UROLA GARAIAk 142,4 km.

Baina kirol arloan baino, elkarlaguntzan oinarritu zen larunbateko ospakizuna; bolondresek elkar ezagutzeko aukera izan bait zuten. Kirol antolakuntza baten aldetik gutxitan ikusi izaten da taldeko partaideei horrelako arreta eskaintzeko ardura. Honek harremanak estutzen ditu, eta etorkizunera begira taldea sendotu.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa