BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi lasterketa

Galdaramiño igoera 2019: Nerea Amilibia eta Peio Berrizbeitia txapeldun!

Mendi lasterketariek Eibarko 4 tontor igaro dituzte: Galdaramiño, Azkonabitza, Topinburu eta Ilordo.
/ Edu Uribe

Hamaika edizio jadanik Galdaramiño igoerak betetzen dituenak. Aurten ( 2019 ) txapeldunak Nerea Amilibia aiarra eta Peio Berrizbeitia eibartarra izan dira. Guztira 48 parte hartzaile izan dira, horietatik 5 emakumeak.

Parte hartzaileek, ibilbidean zehar 4 menditatik zeharkatzeko aukera izan dute: Galdaramiño ( 669 m ), Azkonabitza ( 726 m ), Topinburu ( 590 m ) eta Ilordo ( 525 m ).

Lasterketaz gain mendi martxa ere izan dugu; ATZEGIko martxalarien eskutik. ATZEGI Gipuzkoako Adimen Urritasuna duten pertsonen elkartea da, eta beraiek ibilbide egokitua burutzen dute, bi taldetan banaturik: " azkarrak " eta " lasaiak ". Giro hona atzegitarrena zalantzarik gabe, anoetan lasai asko ibiltzen baitira ogitartekoa daztatzen eta freskagarriak edaten. Bukarea gainera, Ipurua ondoan dagoen sagardotegian bazkari eder batekin bukatzen dute mendi jarduera.

Lerro ahuetatik eskerrak eman nahi dizkiegu bolondres moduan laguntzera etortzen den kuadrila osoari, zuek gabe auzo lana ez bait litzateke posible izango!

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather