BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Santander 100 km

Asier Cuevasek munduko marka ondu du M45 adin tartean

Adinean gora, begirada zabalagoa, eta Asier Cuevasen kasuan hankak arinagoak!
/ Edu Uribe

2019-06-17 / Edu Uribe

Ultrafondoaren munduan 50 kmk eta 100 kmk mitikoak dira. Urteetako experientzia duten korrikalariek, maratoietatik igarotakoak jadanik, beste muga bat jartzen dute helburu. Hankek haratago joateko grina daukate. Horrela, bada talde arraro bat mundu honetan, behin eta berriz proba luzeenetan elkartzen dena. Oraingo honetan ez dago mendirik igo beharrik, mendi garaiena norberaren burua baita.

Horrela, Cantabriako 100 kmk ospatu berri dira Santanderren. Bertara hurbildu eta ezagunak ditudan Ibon Esparza eta Asier Cuevas eibartarrarekin bat egin nuen. Oraindik gogoan det Ehunmilakeko erronkan hauekin bizitakoa. Hauek zakur zaharrak dira, eta badaramatzate urteak ultradistantzietako proba hauetan beraien dohainak erakusten. Gogoratu bai Ibonek bai Asierrek 100 km-tan 7 ordutik jaistea lortu izan dutela:

Ibonek lortutako markak:

--2015 - Italiako Seregno - 1. postua: 6h47´51´

--2008 - Donostiko maratoia: 2h24´05´´

Asierrek lortutako markak 100 km-tan:

--2012 - Seregno 100km - 4. postua: 6h44:54

--2013 - Belves 100km - 1. postua 6h53:14 / Europako txapelketa

--2015 - Winschoten 100km - 2. postua: 6h35:49 / Munduko txapelketa

--2009: - Maratoia: 2h14´23´´

Bi atleta hauekin bat egitea oso aberasgarria da, beti ikasten bait duzu estrategiaren bat hobetzeko. Oraingo honetan Asierrek eta Ibonek 50 km-ko proban parte hartu zuten, nik berriz 100 km-koan. Beraien helburua Europako txapelketarako gutxieneko marka lortzea zen ( 3h05´30´´ ), nirea berriz proba txukun bat egitea, eta ahal izan ez gero Pia herrixkan ( Frantzia ) aurreko abenduan lortutako 11 ordutatik jaistea.

Horrela bada, bi probak ( 50 km / 100 km ) goizeko 7:00etan batera hasi ziren. Lehen km-tan oso nabaria zen Asierrek erakustaldia ematera etorri zela, nahiz eta lehen 20 km-tan Oscar Bujan atletak 20 metrotako tartea atera. Hala ere, 30 km-rako Asierrek bere erritmoari eutsi eta azkenean 3h03´51´´ denborarekin bi lorpen eskuratu zituen: bata Europako txapelketarako gutxieneko denbora, eta bestea munduko marka ontzea M45 adin tartean, 45 urtetik gorakoentzat hain zuzen ere.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather