BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Leurtzako urtegiak

Leurtzako goiko urtegia
Leurtzako goiko urtegia / mikel arrizabalaga

2019-06-26 / Mikel Arrizabalaga

Leurtzako aparkalekutik abiatu eta zuri eta berdez balizaturik dagoen ibilbidea burutu dugu, Leurtzako bi urtegiak inguratuz. Bidean, goiko urtegiaren ertzera gerturatu eta bertako uretan murgildu gara. Gero, pagadian marrazten den bide nabarmenetik aurrera segitu dugu. Tarte batean, bide balizatua utzi eta Leurtzako zutarriari bisita laburra egin diogu. Ibilaldiaren bukaeran pago baten azpian atseden hartu dugu bazkaldu eta belarretan lasai egoteko.

Luzera: 3,7 km (joan-etorri)
Desnibela: 62 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather