BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Spine Fusion

Sabrina Verjee ( UK ) emakumeak Spine Fusion mendi lasterketa ( 430 km ) irabazi du!

Ingalaterran ospatu berri den ultra distantziako proban berriro ere emakume bat garaile.
/ Montane Spine Race

SPINE FUSION ( udan ) ultra mendi lasterketa ( 430 km / 13.000 mD+ ), SPINE RACE ( neguan ) lasterketaren bikia dela esan dezakegu. Spine Fusion udan ospatzen bada, Spine Racek neguan hartzen du lekukoa. Biek distantzia berdina dute, baita bukatzeko ematen duten denbora ( 168 ordu / 7 egun ), baina bien arteko ezberdintasun handiena urtaro ezberdinen arteko baldintzak dira; neguan hotza, iluntasuna ( 8 orduko eguinak / 16 orduko gauak ) eta elurra; udan berriz alderantziz.

Aurten bi probetan, bai neguko SPINE RACEn bai udako SPINE FUSIONen, irabazlea emakume bat izan da: SPINE RACEn Jasmin Paris ( UK ), eta SPINE FUSIONen Sabrina Verjee ( UK ), gainera biek marka orokorra ontzea lortu dute. Jasminek 83 ordu 12´tan, eta Sabrinak 82 ordu eta 19´tan.

Emaitza hauek emakumearen ahalduntzea gizarteko esparru ezberdinetara zabaltzen ari dela adierazten du. Kasu honetan kirol mailan, emakumeek ultra distantzietan erresistentzia handia erakusteko aukera dute.

+ info SPINE FUSION 2019

+ info: SPINE RACE 2019

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather