BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Autrin Elbetetik

Etxaideko errota
Etxaideko errota / mikel arrizabalaga

2019-07-10 / Mikel Arrizabalaga

Gaur, Elbetetik abiatu eta Autrinera igo gara. Horretarako, Baztan ibaia gainditu, Errota Berri errotaren ondotik pasa, Beartzun erreka zubi txikitik gainditu eta xenda batek errepideraino erman gaitu. Bertatik metro batzuk bete eta Etxaide errotara iritsi gara. Honen ondotik abiatzen den pistan barrena metro batzuk bete eta, ezkerretik zabaltzen den xenda hartu dugu (uda partean garoak eta sasiek xenda ikusgaitz egiten dute lehen kilometro erdian). Intzuri lepora iristean, Autrinera zuzentzen den xendatik gorantz egin dugu malda bizian zehar. Gora iristean, alanbrezko hesia gainditu eta tontorrean dagoen bunkerraren ondora iritsi gara. Ikuspegi zabala eta ederra.
Itzulia, berriz, Intzuri lepora jaitsi eta, Oketa muinoaren eskuin aldetik zabaltzen den pista zabaletik bete dugu. Pista amaieran, GRaren seinale zurigorriak markatzen duten lekutik jarraitu dugu. Garo artean azkar jaitsi dugu aldapa, basoan sartu eta berriro garo artean altuera erraz galdu dugu. Azkenean, bideak porlanezko pistara eraman gaitu eta bertatik Baztan ibaiaren gainetik pasa gara. Etxe ederren artean, abiapuntura itzuli gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather