BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Ultra traila

Ehunmilak 2019: Ewa Majer eta Jon Aizpuru txapeldun!

Euskal Herriko ultra trail nagusienak 10 edizio bete ditu, eta parte hartzaileen zein bolondresen festa bihurtu da.
/ Edu Uribe

Euskal Herriko ultra trail ospetsuenak, EHUNMILAK, nagusi bihurtu zaigu. Jadanik 10 edizio bete ditu eta hasierako ilusio haiek egi bihurtu dira. 2010. urtean 2 proba antolatu ziren: Ehunmilak ( 168 km / 11.100 mD+ ) eta Goierriko 2 Haundiak ( 88 km / 6.500 mD+), gerora, 2015ean aizpa txikia jaio zen: Marimurumendi ( 42 km / 2.200 mD+ ). Hiru proba hauek osatzen dute, Gipuzkoko mendietan zehar saltaka edo martxan dabizenentzat, urteroko zita.

Aurten, 2019. urtean, aipatu bezala X. edizioa ospatzen genuen, eta parte hartzaile zein bolondresok gogotsu geunden mendizaletasuna bultzatzen laguntzen duen proba honi auspoa emateko.

Iaz, 2018. urtean, gogoratu ekaitzaren ondorioz proba bertan behera utzi behar izan genuela, eta aurten arantza hori ateratzeko prest geundela. Beraz, eguraldua lagun, probak bere onena erakutsi du, bolondresek mimoz hartzen dituzte parte hartzaile guztiak, eta ano ezberdinetan familiakoak izango balira hartatzen dituzte. Elgoibarko anoan adibidez, Otsourteaga aldean ( 40. km ), bertakoek trikitia eta flana etaratzen dute korrikalarien harridurarako. Horrelakorik ez dute beste ultretan ikusiko, ziur izan!

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather