BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Oteitzoiana

/ mikel arrizabalaga

2019-08-06 / Mikel Arrizabalaga

Narbartetik atera eta Gorriti bidea jarraituz, Miateko lepora igo gara. Bertatik, garo artean zabaltzen den xenda batetik gandorrera igo gara igarobide erraz batetik. Eskuinetik, gandorraren punturik altuenera iritsi gara, Oteitzoianako tontorrera hain zuzen ere. Bertizarana eta mendi ezagun asko behatzeko talaia paregabea.
Itzulera etorritako bidetik lepora jaitsi, baina hemen, gandorraren paraleloan jaisten jarraitu dugu gertu ikusi dugun borda baten ondora iritsi arte. Bordaren ondotik, xenda batek beste borda baten ondoraino eraman gaitu. Pista zabalak, batzuetan lurrezkoa bestetan porlanezkoa, altuera azkar jaitsi eta herrira eraman gaitu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather