BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mulisko gaina

/ mikel arrizabalaga

2019-08-12 / Mikel Arrizabalaga

Oindi eta Mandoegi mendien artean hedatzen den mendilerroan aztarna megalitiko ugari daude. Guztira hogeitabi ingurune megalitiko ezagutzen dira eta horien artean, bada bat oso ezaguna eta berezia dena, Mulisko gaina izenez ezagutzen dena hain zuzen ere. "Kanposantu Zaharra" izenez ere ezaguna den multzo megalitiko honetan, hareharriz eta konglomeratuz eratutako lau harrespil, zista bikoitz bat, monolito bat eta zehaztugabeko beste bi egiturez osaturik dago. Multzo hau, Oindi-Mandoegi Estazio Megalitikoan kokaturik dago.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather