BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Vintgarreko arroila (Eslovenia)

/ Hodei Arrizabalaga

2019-08-19 / Mikel Arrizabalaga

Vintgar arroila (eslovenieraz: soteska Vintgar) Bled hiritik gertu dagoen arroila da. 1,6 kilometrotako luzera duen arroila da, Radovna ibaiak moldaturikoa. 250 metrotako jaitsiera dauka eta alboetako hormen altuera 50 eta 100 metro artekoa da. Ibaiak hainbat egitura sortu ditu, putzuak, azkarrak eta bukatzeko 13 metrotako Šum ur-jauzia (euskaraz, "ur-jauzi zaratatsua").
1890 arte arroilara iristea zaila zen baina Jakob ┼Żumer alkateak eta Benedikt Lergetporer argazkilariak esploratu egin zuten eta 1893an egurrezko pasabideak eraiki zituzten. XX. mendearen hasieran trenbidearen zubia eraiki zen, 33 metrotako altuera duena, eta argi indarra lortzeko instalazioa ere eraiki zen arroilaren bukaeran.

Luzera: 3,2 km (joan-etorri)
Desnibela: 43 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather