BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

UT Valle de Tena 2019: Panticosako mendietan zehar

Granitoaren erreinuan barna: Brazato (2500m), Garmo Negro (3064m), Tebarray (2870m), Musales (2480m) eta Foratata (2100m).
UT Valle de Tena-ko bolondresak Garmo Negro gailurrean.
UT Valle de Tena-ko bolondresak Garmo Negro gailurrean. / Edu Uribe

2019-09-02 / Edu Uribe

Euskal mendizaleok Pirineoko lehen 3000koak Valle de Tena inguruan igo ditugu; Sallent de Gallego aldean Frondellas ( 3035m), Balaitus (3144m) eta Gran Facha (3005m), eta Panticosa aldean Garmo Negro ( 3064m) eta Infierno (3082m). Baina mendiak ez dira 3000 m-ko langa artifizial horretan bukatzen, badira beste mendi ugari 3000 m-tara iristen ez direnak, baina beraien edertasuna ageriak dutenak: La Sarratik gora Gran Palas (2976m), Cambales (2965m), Pene Aragón (2964m) eta Punta Zarra (2947m) aurki ditzazkegu, eta Panticosa inguruan Brazato (2883m) besteak beste.

Oscar Perez mendizalea Tor des Geants proban ( 330km / 24.000mD+ / Aosta ) ezagutu genuenean, 2012an txapeldun eta 2013an azpi txapeldun izan zelarik, bagenekien bere inguruko mendietan ( Panticosa / Huesca ) antzeko zeharkaldi bat antolatzea nahi zuela. Horrela bada, inguruko lagunekin hitzegin ostean Valle de Tena eremuan, 2015. urtean ultra berri bat martxan jarri zuen. Ordutik jadanik 5 edizio igaro dira, eta 3 ibilbide aukeratu daitezke Pirineoetako zonalde graniko honetan disfrutatu ahal izateko: 8 K ( 77 km / 6800 mD+ ), 4 k ( 45 km / 3600 mD+ eta 2 K ( 20 km / 1200 mD+ ).

3 distantzia horietatik guk luzeenean izena eman genuen, eta abuztuaren bukaerarako Panticosara gerturatu ginen. Gainera, mendi lasterketa honetan 3000 metroko mendi batetik igarotzen da, Garmo Negro (3064m), Españan 3000 metroen langa zeharkatzen duen lasterketa bakarra delarik.

-Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather