BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Tatra mendiak

Tatra mendiak ezagutzen

High Tatras mendilerroa Slovakia eta Polonia artean kokatzen da.
Rysy ( 2505m ) mendiko gailurrean mendizale andana!
Rysy ( 2505m ) mendiko gailurrean mendizale andana! / Edu Uribe

2019-09-04 / Edu Uribe

Europa erdialdean kokaturik, Tatra mendiak Slovakia eta Polonia artean aurkitzen dira.

Tatra mendiak 3 zonaldetan banatzen dira: behe, erdi eta goi. Gu, udako oporrak aprobetxatuz, Tatra garaietan edo High Tatras aldean ibili ginen. Bertan mendirik esanguratsuenak eta garaienak ageri dira: Gerlachovsky ( 2655m ), Lomniky ( 2637m ), Rysy ( 2505m ), Krivan ( 2494m ) eta Slavskosky ( 2452m ) besteak beste.

Mendi lerro hau ezagutzeko slovakiarrek tren zerbitzu bikaina dute, bertara hiriburutik gerturatu daitekelarik, Bratislava-tik hain zuzen ere. Ondoren, Tatrasen bertan, bertako tren zerbitzuak, bailara ezberdinak elkartzeko aukera ematen du. Horrela, mendizale ugari ibiltzen dira bai udan bai neguan.

Tatras mendietan Carol Voityla, Juan Pablo II. aita santua ibili ohi zen, bai eta Lenin ere, comunismoaren buruzagia bere garaian. Poloniarrentzat Rysy ( 2505m ) mendia herrialdeko mendirik gaiena denez, mendizale andana elkartzen da ibilbidean zehar. Batzuetan zain egon behar izaten da " via ferrata " ezberdinak igaro ahal izateko.

Bestalde, Tatra mendietan oraindik ere, zamalariak ikus daitezke, beraien bizkarrean 100 kg-ko zama garraiatzen dutelarik bailaretako aterpe ( chata ) ezberdinetara.

Neguan berriz, skyak bere txanda hartzen du, eta Strebske pleso ( aintzira ) herrian adibidez, iraupen skya praktikatzen da, bai eta tranpolinetatik jauziak egin ere. Beraz, Tatra mendietan kirol ezberdinak eta izadiarekin harreman estua lortu daiteke, baina kontu handiz ibili behar da hartza agertzen bazaigu, egon badaude eta!

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather