BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Itzulegitik Alkaxurira

/ mikel arrizabalaga

2019-09-08 / Mikel Arrizabalaga

Itzulegiko lepotik abiatu eta Olaintzingo harrira igo gara. Bordak atzean utzi eta pagadian zehar poliki jaisten den xenda erosotik aurrera egin dugu. Bide ederra eta pagadi bikaina! Uniz muinoaren ondotik igaro eta xenda berriro pagadian barneratzen da Gorramakil mendiaren magalean. Altuera pixkanaka hartu eta erraz heldu gara Burdimotzeko lepora. Akomendi mendiaren magalean marrazten den xendatik altuera jaitsi eta berriro maldan gora jarri gara Enterramenduko kaskora igoz. Gertu ikusi dugu Alkaxuriko tontorra, baina aurrez, aldapa motz eta pikoari aurre egin diogu eta segidan, mendiaren gandorretik tontorrera ailegatu gara. Izugarria da bertatik dagoen ikuspegia. Itzulera bide beretik egin dugu, baina aukera baliatu dugu Akomendi, Uniz eta Olaintzingo gainetara igotzeko.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather