BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Elgoibarko triatloi herrikoia

Nahaste Borrasten herritarren animoen artean

Elgoibarko triatloi herrikoia: bizikleta, sakua eta antxitxika.
/ BARRE.EUS

Badira urte batzuk Nahaste Borraste proba Elgoibarren ospatzen dela.

Lehenengo edizioa 1943. urtean burutu zen, eta gerra osteko garai haietan, irudimenak gabeziari aurre egiten zion. Horrela barnekaldeko herri industrial honetan, itsasoaren falta ez zen oztoporik izan triatloi bat antolatzeko. Igeriketaren ordez sakua lepoan eramatea erabaki zen, eta ez nola-nahikoa, 25 kg duen zama baizik. Beraz, orduko aintzindariek argi zuten, kirola bultzatzeko aurretik buruari eragin behar zaiola. Hiru kirol uztartzea beraien helburua zen, eta horrela " Nahaste Borraste " proba sortu zuten. Hastapen haietan parte hartzaile ausartak izan zituen, XX. mendearen erdialdean hain zuen ere.

Baina, hasierako animo haiek bertan behera gelditu ziren, eta 1984. urterarte, triatloia modan jartzen ari zen garaian, elgoibartarrek beraien proba mitikoa berreskuratzea erabaki zuten. Horrela eman zitzaion hasiera Nahaste Borrasteren aro garaikideari. Belaunaldi berriek, beraien aitxitxa eta amamei entzundako kiroletako bitxikeriak gogoan hartuz, garai berrietara egokitu eta proba eder hau antolatzaileari ekin zioten ordutik.

Proba 3 jardueraz osaturik dago: hasieran bizikletan 7 km burutu behar dira, gero 25 kg-ko zama duen sakua lepoan eraman behar da 400 m-ko distantzia eginez, eta azkenik 1,5 km-tan antxitxika zeharkatu behar da Elgoibarko erdigunea.

Aurtengo txapeldunak ( 2019, XXXV. edizioa ) Ainhoa Lendinez eta Iñigo Lariz izan dira.

Info +: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather