BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Muela

/ mikel arrizabalaga

2019-10-20 / Mikel Arrizabalaga

Durruma Kanpezu herritik abiatu gara, elizaren ondotik ateratzen den bidetik hain zuzen ere. Bide erosoak La Casilla lepora eraman gaitu eta bertatik marrazten dien xendan barrena, erraz heldu gara Muelako tontorrera. Erpin geodesikoa eta buzoi txikiaren ondotik amiltzen diren pareta bertikalekin kontu handiz ibili gara inguruaz gozatu dugun bitartean.
Berriro La Casilla lepora jaitsi gara eta, eskuinetik, borobil hori bat marrazturik daukaten egurrezko hesola txikiek erakutsi digute Peña del Santoren mendean dagoen ermitara iristeko jarraitu behar izan dugun ibilbidea. Bertatik, Muelaren ikuspegi ederraz gozatu ostean, herrira jaitsi gara maldan behera.

Luzera: 3,5 km
Desnibela: 262 m

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather