BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Elikadura

Elikadura eta kirola

Kirol jarduera luzeetan elikadurak oinarrizko garrantzia du.
Elikadura gure kirol jardueraren oinarria da.
Elikadura gure kirol jardueraren oinarria da. / Edu Uribe

2019-12-16 / Edu Uribe

Mendi martxetan sabelak bere biziko garrantzia du. Denori gertatu izan zaigu janaririk ezin irentsita ibili izatea.

Alde batetik bere logika badu, oinez edo korrika gabiltzanean gorputzaren odola hein handi batean hanketara doa, eta horrek sabeleko funtzionamenduan eragina du.

Sabelak huts egiten badigu janaririk ezingo dugu irentsi, eta janaririk irentsi ezean ezingo dugu indarrik berreskuratu, eta indarrik ezean gure gorputzak alto esango digu.

Kirol jarduera luzeetan bizitako esperientzia ezberdinek hurrengo estrategia erakutsi didate: ur gasduna kantitate txikitan edateak esofagoa eta sabelaren arteko esfinterra irekitzen laguntzen duela. Ur gasduna edatean korroskada moduko bat botatzen laguntzen digu, airea libratuz, eta bide batez esfinter hori irekiz, horrela janaria sartzen laguntzen digularik.

Info+: www.mendilasterketa.blogspot.com

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather