BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Pozo de la Mora

/ mikel arrizabalaga

2019-12-22 / Mikel Arrizabalaga

Hasiera Legarian eman diogu ibilaldiari. Ega ibaiaren gaineko zubirantz jo dugu eta zereal lurren artean ibili eta gero, errepide nagusia igaro eta Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen bide berdetik Antzinera heldu gara. Herrian murgildu eta berriro atera gara Ega ibaiaren gain aldetik Dos Hermanas mendizerraren aldera zuzentzen den pista zabalera. Pista nagusiari jarraitu diogu Ataka zaharrera igo arte eta bertatik, Erdi Aroko bidetik jaitsi gara Piedramillera herrira. Hau zeharkatu eta gero, kosta egin zaigu balizatutako bidea aurkitzea, horregatik agian komenigarriagoa da, zereal lurren ertzetik edo errepidetik betetzea ibilbidearen zati hau. Legaria aldera doan pista hartu, baina metro batzuk bertatik egin ondoren, atzera egin dugu Pozo de la Moraraino. Udan lehorra egon ohi da, baina garai hauetan ur-jauzia eta putzua ederki ikus daitezke. Bidera itzuli eta porlanezko pistatik erraz heldu gara Legaria herrira.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather